Edesa ez da hartzekodunen konkurtsoan sartuko

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 7a, 12:54

Bizkaiko ahaldun nagusi Jose Luis Bilbaok atzo iluntzean jakinarazi zuen hiru milioi euroko bermea jarriko duela Basauriko lantegiari laguntzeko. Laguntza horri esker, hornitzaileei ordaindu eta lanean jarraitu ahal izango dute, epe batez.

Datorren martitzenean, bermea emateko foru arau bat onartuko du Bizkaiko diputatuen kontseiluak, eta gero Batzar Nagusiek berretsi beharko dute. Bilbao diputatuaren esanetan, Edesaren itxiera saihestea da helburua, eta bideragarritasun plan bat eskatu du "lantegiaren etorkizuna bermatzeko". Asmoa da gaur bertan ateratzea Edesa hartzekodunen aurre-konkurtsotik eta ahalik eta azkarren lantegiko ateak irekitzea berriz.

Pozik hartu dute albistea Edesako langileek, baina zuhurtziaz; eta aldi berean, kezkatuta eta triste jarraitzen dute taldeko gainontzeko langileengatik. Aste hasieran abiarazitako itxialdiarekin jarraitu egiten dute, momentuz.

Bizkaiko Foru Aldundiak hartutako erabakiaren harira, EAJ-k Gipuzkoako Diputazioari eskatu dio "Azpeitiko Grumal salbatzeko ahaleginak egiteko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak