Arrikrutzeko sarrerak, erdi prezioan udazkenean

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 7a, 12:45

Ostatua eta aisia eskaintzen duten herriko 15 negoziotako zerbitzuen truke lortu daite deskontua, abenduaren 30a bitartean.

Arrikrutz kobetako sarrerak prezio erdian eskuratzeko ekimena jarri du martxan Oñatiko Turismo eta Garapen Ajentziak. Horrela, abenduaren 30a bitartean, Oñatiko 15 establezimendutako zerbitzuak erabiliz gero, kobetako sarreran %50eko deskontua eskuratzeko txartelak banatuko dituzte. Arrikrutz Udazkenean du izena ekimen honek, eta kobak bisitatu gura dituen edozeineri dago zuzenduta.

Ostatu arloari eta aisialdiari lotutako Oñatiko 15 establezimendu hauek hartu dute parte ekimen honetan, ostatu kategorian kalitatezko zigilua dutenak, gehienak: Santuario Arantzazu hotela, Sindika, Etxe-Aundi, Ongi, Soraluze, Torre Zumeltzegi, Goiko Benta, Arregi landetxea, Arantzatzu borda, Arantzazu parketxea, Gandiaga topagunea, Gomiztegi baserria, Irelore Debalur golf elkartea, Pottokaleku eta Oñatiko turismo bulegoa.

Egonaldia ahalik eta erosoena izateko eta zerbitzuak bezeroaren neurrikoak izaten lanean diharduten negozioak dira aipatutakoak. Horrela, establezimendu horietako zerbitzuak erabiltzen dituztenei Arrikrutzeko kobak ikusteko deskontu txartelak emango zaizkie.

Aldaola erreka

Ekimen honek abenduaren 30ra arte iraungo du. Sasoi horretan, eta euria tamainan egiten badu, posible izango da, gainera, koba barrutik pasatzen den Aldaola erreka ere ikustera. Kobetarako joateko beste arrazoi bat izan daiteke hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak