Debagoiendar ugarik egingo die aurre euriari Behobia-Donostian

Ane Miren Etxeberria 2013ko aza. 9a, 08:00

Iazko arrakastaren ondoren, aurten ere debagoiendar asko Behobia eta Donostia bereizten dituen 20 kilometroak korrika egiteko irrikaz daude eta Goienan jarraipen berezia egingo diogu lasterketari. Oihana Kortazar elgetarra iza zen iaz garaile nesketan.

Aurtengo edizioa berrikuntzaz beterik dator gainera, besteak beste, korrikalarien irteera aurreratu egiten da, 10:00etan izango da (patinatzaileak 9:40, gurpildunak 9:30ean). Honetaz gain, kontsigna zerbitzua handitu dute eta korrikalarientzako jana eta edaria egoten den errekuperazio karpa Okendo plazan egongo da. Haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da.

Iaz Oihana Kortazar txapeldun

Iazko edizioan, Oihana Kortazar elgetarrak ezustekoa eman zuen Bulebarreko helmugan, eta txapela jantzi zuen, 1.14.15eko denbora eginez. izonezkoen proban ez zen ezustekorik egon, eta hautagai nagusi Jaume Leiva katalana heldu zen lehena helmugara. Bere denbora: 1.01.33.

Guztira, 21.425 parte-hartzailek egin zuten korrika. Gizonezkoen artean lehen debagoiendarra Yerai Varela oñatiarra izan zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak