Kontratazioetan euskara irizpideak ezartzeagatik auzibidean diren udalek Batzar Nagusien elkartasuna jaso dute

Jon Berezibar 2013ko aza. 7a, 10:10

Kontratazio publikoetan euskarazko irizpideak ezarri izanagatik Carlos Urkixo Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Gipuzkoako hamar udal jarri ditu auzibidean – Debagoienekorik ez –. Udal-ekin egitasmoaren baitan iaz bateratu egin ziren hizkuntza baldintzak probintzian. Batzar Nagusiek elkartasuna agertu die auzi-errekurtsoa jaso duten udalei.

Duela urtebete Foru Aldundiak, Gipuzkoako 36 udalek eta Urola Kostako Mankomunitateak kontratazioetan hizkuntza baldintzak adostu eta bateratu egin zituzten. Egun, probintziako 88 udaletatik 60k aplikatzen dituzte arauok eta, hori horrela, Espainiako Gobernuaren Ordezkariak hamar udali aurkeztu die auzi-errekurtsoa: Getaria, Albiztur, Azkoitia, Errezil, Zarautz, Elgoibar, Zestoa, Zumaia, Anoeta eta Lezo.

Gipuzkoako Batzar Nagusietatik babesa jaso dute udalerriok, "administrazioaren eskubidea eta egitekoa" dela baitio "administrazio kontratuetan hizkuntza irizpideak ezartzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak