Grumal enpresakoek protesta egin dute Azpeitian

Jon Berezibar 2013ko azaroaren 5a

Arrasaten eta Basaurin ez ezik, Azpeitian ere egon dira gaur protestak. Grumal enpresa da kaltetua kasu honetan, Fagor Etxetresnak enpresa euren akzioduna da-eta. Etxerako altzariak egiten ditu Azpeitiko enpresak. Elkarretaratzea egin dute gaur, Laboral Kutxa eta Lagun Aroren buelgoaren aurrean, eta enpresaren 148 langileen egoera salatu dute. Grumalekoek, hala ere, lanean jarraitzen dute oraindik.

Fagorretik ez diete ezer jakinarazi eta ez dakite zer gertatuko den
Fagor Etxetresnek 2005ean, Brandtekin batera erosi zuten Grumal, hain zuzen. Grumal erosi zuten sukalderako altzarien alorrean marka bezala indartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak