Antzuolan, Oñatin eta Leintz Gatzagan ez beste herrietan handitu da langabezia. Hazkunde erlatibo handiena Eskoriatzan izan da: 0,83 puntu gehiago, ia Arrasateren bikoitza.
Arrasaten, zehazki, 1.552 (% 14,98) izatetik 1.596 (% 15,40) izatera pasa dira, 44 gehiago. Fagor Etxetresnetatik lanik gabe geratu diren bazkideak ez daude Gizarte Segurantzaren erregimenean, Lagun Aron baizik; bestalde, Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoak bere bulegoetan -kasu honetan, Lanbiden- izena emanda dauden enplegu-eskatzaileak zenbatzen ditu, ez da EPA bezalako inkesta bat.
Herriz herri, hauek dira datuak:
- Antzuola: 108 (-5), % 9,90 (-0,46)
- Aretxabaleta: 346 (+7), % 10,23 (+0,2)
- Arrasate: 1.596 (+44), % 15,40 (+0,42)
- Bergara: 927 (+18), % 13,22 (+0,26)
- Elgeta: 48 (+1), % 8,86 (+0,19)
- Eskoriatza: 241 (+17), % 11,83 (+0,83)
- Leintz Gatzaga: 10 (-1), % 7,41 (-0,74)
- Oñati: 499 (-13), % 9,51 (-0,25)
- Debagoiena: 3.775 (+68), % 12,66 (+0,22)