Edesako langileek protesta mugagabea abiarazi dute

Jon Berezibar 2013ko aza. 5a, 15:02

230 kooperatibista daude guztira Edesan, Fagor Etxetresnen Basauriko lantegian, eta 10 laguneko taldetan dihardute itxialdia egiten, atzoz geroztik, lantegiaren kanpoaldean. Protesta mugagabea izango da, izan ere, itxialdiak "Fagorrek egoera konpondu arte" iraungo duela azaldu dute. Basauriko lantegiaren "bideragarritasuna" aldarrikatzen dute, batetik; eta Etxetresnetako gainerako bazkideei emango zaien "tratua", bestetik.

Edesakoek lanpostuei eustea eskatzen dute, diotenez, ekoizten dituzten termo elektrikoak "bideragarriak" direlako eta, gainera, "eskariak" ere izan dituztelako.

Baina beste kezka bat ere badute Edesako langileek: kooperatibista izanda ere, Gizarte Segurantzaren barruan daude, ez Lagun Aron, eta beldur dira korporazioak ez ote dituen lehenengo beste lantegietako bazkideak birkokatuko, "Edesakoak aukera horretatik kanpo utziz".

24 orduz itxialdian

Hasiera batean, itxialdia gaur goizean abiatzekoak ziren, baina azkenean atzo hasi zuten. 16 langilek egin zuten bat itxialdiarekin, eta gaur, 06:00etan, iritsi dira beste langile batzuk lehenengoak ordezkatzera. Asmoa da lantegia eguneko 24 orduz okupatuta izatea. Langileek eurek abiatu dute protesta, itxiera ez baitu Kontseilu Sozialak deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak