Bergara, Antzuola eta Elgetako gaztetxoak, gertu 'Kantari' jartzeko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 3a, 22:00

Kantari saioan parte hartu behar duten Bergara, Antzuola eta Elgetako gaztetxoek atzo egin zuten egun handiaren aurreko entsegu ofiziala, Zabalotegin. 160 gaztetxo zeuden deituta, baina bi taldek kale egin zuten. 

Amaia Txintxurretak gogora ekarri du entseguen helburua: "Urduritasunak kentzeko balio izaten du. Atzo ere gaztetxo gehienak urduri etorri ziren. Askorendako lehen aldia da agertoki batera igotzen direna jendaurrean kantuan eta dantzan egiteko". Atzoko entsegura etxeko lanak ondo eginda heldu zirela-eta pozik zegoen Kantariko aurkezlea: "Talde gehienek abestia fundamentuz ikasita etorri dira. Gainera, guraso batzuk ikusi ditugu seme-alaben entsegua mugikorretik grabatzen, gero etxean lasai ikusi eta hobetzen saiatzeko". Azaroaren 9an izango da gala Zabalotegin, 15:30etik 20:15era. Parte hartzaileek atzo hartu zituzten sarrerak eta soberan geratzen direnak egunean bertan hartu ahalko dira. Doakoa da, baina jende kopurua kontrolatu gura dute.

Nobedade bat izango da Bergaran. Eskoriatzako DJ Andoni Motok girotuko ditu saioen arteko deskantsuak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak