150 kiloko harria erori da Bergarako saihesbidera

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 4a, 18:13

16:00ak inguruan gertatu da istripua. 150 kiloko harri bat menditik behera erori eta Bergarako saihesbidean geratu da, Labegaraietako kiroldegi parean, gutxi gorabehera. Ertzaintzatik adierazi digutenez, badirudi botatako euriaren ondorioz erori dela, eta Bergaratik Arrasaterako noranzkoa oztopatu du. Zorionez, baina, ez du ibilgailurik harrapatu eta ez du, beraz, ez kalte materialik ez pertsonalik eragin. Ertzaintza zirkulazioa bideratzen aritu da denbora tarte batean, baina Herri Lanetakoek jada erretiratu dute harria eta normaltasunez igaro daiteke bertatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak