Ehun Milien V. edizioa abian da

Sergio Cano 2013ko aza. 5a, 17:01

2014an bost urte beteko dituzte Ehun Miliak Euskal Herriko ultratrailak eta Goierriko bi Handiak probak. Uztailaren 11n, 12an eta 13an izango dira. Bi probetan parte hartzaile kopurua mugatua izango da, 500 proba bakoitzeko. Izen-emate epea 2014ko ekainaren 3an amaituko da.

Ultratrailen egutegian lortzen ari den oihartzuna kontuan hartuta, Ehun Miliak probak izena emateko epea irekiko du azaroaren 7an. Aurreko urteetan bezala, aurten ere izen-ematea internet bidez bakarrik egin ahal izango da, lasterketaren web ofizialean: www.ehunmilak.com.

Maila honetako mendiko proben eta kirol honetako zaleen artean lortu duen izena eta ospea ikusirik, beste urtebetez jarraituko du estatuko eta nazioarteko ultratrailen egutegian. Dagoeneko, beraz, eta hemendik aurrera antolatzaileen lantaldea bosgarrenari begira jarrita, hobekuntzak egiten hasi da. Antolatzaileen arabera, datozen aste eta hilabeteetan aditzera emango dira honen inguruko berri gehiago. Ehun Miliek aurreko lau urteetan lortu duen onespena eta gorazarrea indartzen jarraitzea da helburua.

Honakoak dira izen emate kostuak

2013/11/07tik - 2014/02/10ra: Ehun Miliak, 130 euro eta  G2h, 80 euro.

2014/02/11tik - 2014/04/01ra: Ehun Miliak, 145 euro eta G2h, 95 euro.

2014/04/02tik - 2014/06/03ra: Ehun Miliak, 165 euro eta  G2h, 95 euro.

Izen-ematea baliogabetzeko bermea

Korrikalariek izena ematen duten unean, baliogabetze berme batera harpidetu ahal izango dira; horretarako, pertsonako hamar euro ordainduta. Zenbateko hori izen-ematearen  kostuari gehituko zaio. Berme hori, lasterketa eguna baino 30 egun lehenago arte erabili ahal izango da.

Datu esanguratsuak:

  • Ehun Miliak proba: 168 km eta 11.000 metroko desnibel positiboak.
  • G2h proba: hasi berri direnentzako proba egokia da. 88 kilometroko ibilbidea eta 6.000 metroko desnibel positiboa ditu.
  • Penintsulan, bi parke natural babestu zeharkatzen dituen proba bakarrenetarikoa da, Aralarko parke naturala eta Aizkorri Aratz parke naturala; Gipuzkoako bi tontor adierazgarrienak zapaltzen ditu: Txindoki (1.346m) eta Aizkorri (1.528m).

Informazio gehiagorako: www.ehunmilak.com.

Facebook: www.facebook.com/ehunmilakultratrailg2h.

Harremanetarako: ehunmilakultratrail@gmail.com.

Twitter: @ehunmilakg2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak