Frantziako langileek Fagor-Brandt salbatzeko laguntza eskatu diote gobernuari

Leire Kortabarria 2013ko aza. 4a, 17:35

Fagorren Frantziako filialeko, Brandt-eko langileen ordezkariak gaur goizean batzartu dira Berreskurapen Ekonomikorako ministro Arnaud Montebourg-ekin. Fagor, Brandt eta Vedette marketako garbigailuak egiten dituzten langileen ordezkari sindikalak dira horiek. Hollanderen gobernuari eskatu nahi izan diote Fagor Brandt salbatzen lagun dezala.

Dena dela, gaurko bi orduko batzarra konpromiso garbirik gabe bukatu dela esan dute langileen ordezkariek.

Ekoizpena urriaren 14an geratu zen, eta hala jarraituko du azaroaren 8ra arte gutxienez, Fagor Brandt-ek ezin dielako bere hornitzaileei ordaindu. Frantziako komunikabideek esan dutenez, langile gehienei lanera ez etortzeko esan zieten. Hala ere, CGT sindikatuko ordezkariek esan dutenez, 80 milioi euroko eskaerak dituzte.

Joan den astean, prentsa oharra kaleratu zuen CGTk eta, bertan esaten zuenez, Frantziako agintariei langabezia partzialerako laguntza eskatuko diete.

CGTren esanetan, Mondragon Korporazioak Fagor Etxetresnei diruz ez laguntzeko erabakiak esan nahi du Fagor Brandt-en kiebra une batetik bestera gertatuko dela, eta beldur dira hori oraingo astean izango ote den.

Frantzian, lau lantegi eta 1.870 langile ditu Fagor Taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak