Aloña Mendik garaipen justua eskuratu du lehia eta intentsitate handiko derbian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2013ko aza. 3a, 22:08

Aloña Mendik ondo izerditu behar izan du Bergara mendean hartzeko. Derbi baten ohiko osagaiak izan ditu gaurko partiduak ere: lotutako jokaldi gutxi, intentsitate handia eta polemika. Hobeto aritu dira oñatiarrak, igarri da etxean jokatzen zutela. Polemikarako jokaldia 9. minutuan heldu da: epailearen eta marrazainaren artean ez dira ados jarri eta Asier Ugarteren gola euren artean hitz egin ostean igo da markagailura. Bergarakoek jokoz kanpo eskatu dute; hasieratik saltsa izan da Azkoagainen.

Partiduaren kronika osoa eta protagonisten iritziak asteleheneko Goiena paperean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak