Pekingo hotel baten eginiko sari banaketan Josu Ugartek "dedikazioa" eta "kooperatiben lanerako kemena" azpimarratu zituen saria jasotzeko arrazoi moduan. Txinakoa "merkatu handi baten egindako apustu estrategikoa" dela nabarmendu zuen Ugartek eta, datutan hitz eginda, 2016rako mila miloi dolarreko salmenta kopurua gainditu gura dutela zehaztu zuen. Kopuru horietara iritsiz gero, Taldearen salmenta globalen heren bat suposatuko luke horrek.
Mondragon taldeak 44 unitate operatibo dauzka Txinan: 19 ekoizpen lantegi (horietatik 10 Mondragon Kunshan delako industrialdean, Shanghain), 19 salmenta bulego eta beste 6 erosketetarako. 1.500 langile baino gehiago ditu Mondragon Taldeak Txinan gaur egun.