Hildako senide eta lagunak gogoan Domu Santu egunean ere

Oihana Elorza Gorostiza 2013ko aza. 1a, 17:28

Domu Santu eguna da gaur, azaroak 1, eta ohiturari jarraituz, debagoiendar asko joan dira nork bere senide eta lagunak lurperatuta dituen hilerrira. Lore sortak hilobi gainetan, eta joandakoei buruzko oroitzapenak kanposantura joan diren herritarren ahoetan. Angiozarren, heriotzari buruzko bisita gidatua egin dute.

Aurte ere herritar ugari joan dira Debagoieneko kanposantuetara, hildako senide eta lagunak gogoan dituztela. Landare mota ezberdinak, krisantemoak eta lora ezberdinez osatutako zentroak jarri dituzte askok hilobi gainetan.

Angiozarren, bestalde, heriotzari buruzko bisita gidatua egin dute. Bergarako turismo bulegoko Jon Arroitak gidatu du bisita eta bi ordu inguruko ibilaldian, zentzu erlijiosoaz gainera, inguru kulturala eta garai bateko bizimodua ezagutu dute bisitan parte hartu dutenek. Euskarazko bisita egin dute gaur eta bihar, zapatua, gazteleraz egingo dute ibilbide bera, hasi Elizamendi ermitan eta San Migel parrokiarainokoa. 11:00etan abiatuko da.

Bisita gidatuen osagarri, erakusketa bat ere badago zabalik: atal bat elizan dago ikusgai eta bestea Saloian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak