Domu Santu eguneko zubian eguraldi aldakorra izango dela iragarri du Euskalmetek

Sergio Cano 2013ko urr. 31a, 17:31

Euskalmet Meteorologiaren Euskal Agentziak iragarri du Domu Santu eguneko zubiaren hiru egunetan eguraldi aldakorra izango dela. Zubiaren lehen erdian, berriz, tenperatura atsegina izango da eta ez du euririk egingo.

Azaroaren 1a, zubiko egunik atseginena izango da, eta 20-22 graduko tenperatura egingo du. Halere, behe-presio atlantikoei lotutako zenbait fronte igaroko dira eta tenperaturak jaitsi egingo dira. Gainera, prezipitazioak eragingo dituzte isurialde kantauriarrean, batik bat larunbat eta igandean, azaroaren 2an eta 3an. Mendebaldeko haize zakarra ibiliko da, batez ere kostaldean eta mendian. Halako tokietan haize-boladak oso indartsuak izango dira.

Behe-presio horien ondorioz, hondoko itsaso handia izango da. Horrela, olatuen garaiera adierazgarria izango da, hiru metro ingurura iritsiz. Hala ere, baliteke hori baino handiagoak izatea.

Laburbilduz, ostirala izango da Domu Santu eguneko zubiko egunik atseginena; eguraldi lehorra eta oso tenperatura leunak izango dira. Larunbatean eta igandean, berriz, zaparradak izango dira, eta tenperaturak jaitsi egingo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak