"Fagor Electrodomesticosek aurkeztu du hartzekodunen lehiaketa Donostiako merkataritza-arloko epaitegian, bere filiala den Fagor Mastercook SArentzat. Konpainiak erabaki hau hornitzaileekin dituen betebeharrei aurre egiteko finantzazio gabeziak eraginda hartu du.
Poloniako filiala hartzekodunen lehiaketan sartzeak ez du eraginik Fagor Electrodomesticosengan, pasa den urriaren 16an, bere borondatez hartzekodunen aurre lehiaketan sartu zenez, lehiaketa legeak babesten duelako. Data horretatik aurrera, kooperatibak, legeak ezartzen dituen epeak mantentzen ditu, duen egoerari aurre egiteko eta berregituraketa eta jarraitze plana abian jartzeko behar duen finantziazioa aurkitzeko".