Eusko Jaurlaritza: "Mondragonekin eta enpresarekin berarekin elkarlanean lan egiteko gure borondatea berresten dugu"

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 30a, 23:17

Albiste barruan, Eusko Jaurlaritzaren balorazioa, Mondragon Korporazioak Fagor Etxetresnei buruz hartutako erabakiaren gainean.

"Eusko Jaurlaritza behin eta berriz azaldu da Fagor Etxetresnen etorkizunarekin konprometitzeko gertu, betiere bi baldintza betez gero: bideragarritasun plan egiazkoa eta egingarria izatea; eta Mondragon Korporazioak bideragarritasun plan hori onartzea eta plan hori abian jartzeko beharrezko diru ekarpenak egitera konprometitzea.

Soilik alde guztien konpromisoarekin izango litzateke egingarria bideragarritasun plana.

Gaur, Mondragon Korporazioak aho batez eta argi eta garbi esan du ez duela bideragarri ikusten Fagor Etxetresnek aurkeztutako proposamena, aurrez aurkeztutako bideragarritasun plan bera dela ikusi duelako eta frogatu delako ez dela bideragarria, korporazioaren esanetan.

Egoera honetan, Jaurlaritzak ulertzen du Etxetresnetako bazkide eta langileen etsipena. Eusko Jaurlaritza kontziente da egoera honek ondorio negatiboak eragin ditzakeela enpleguan eta ekonomian. Atsekabez hartzen dugu zuzenean edo zeharka Fagorren eraginpean dauden familiengan eragin dezakeen kezka eta baita Euskadin krisiaren ondorioz euren lanpostua galdu duten milaka familiena ere.

Europako Batasunak ezartzen dituen mugekiko errespetuz, berresten dugu Mondragon Korporazioarekin eta enpresarekin berarekin elkarlanean lan egiteko gure borondatea, egoera honen inpaktu ekonomikoa eta soziala minimizatzen lagundu dezakeen edozein irtenbide-alternatiba laguntzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak