Martin Garitano: "Ez da pilota bestearen teilatuan uzteko unea"

Imanol Gallego 2013ko urr. 30a, 21:24

Diputazioak eta Debagoieneko alkateek Fagor Etxetresnen auzia aztertzeko bigarren bilera egin du. Aurreko astean egindako lehen bileraren jarraipena izan da gaurkoa, eta bertan Martin Garitano ahaldun nagusiak azaldu duenez "azken orduetako informazioak oso kezkagarriak dira". 

Bigarren bilera hasi aurretik diputatu nagusiak aipatu duenez, batzar honetan, "herri bakoitzak duen egoera mapa bat osatu nahi dugu, arazo honi zein konponbide eman diezaiokegun aztertzeko". Horren ostean, azken informazioak ez direla onak aipatu eta Fagor Etxetresnen erabakia Aldundiaren esku ez dagoen arren, "langile, arduradun eta kooperatiben ondoan daudela" azpimarratu du. Zentzu honetan, eragile guztiei batzeko dei egin die eta "bakoitzak bere erantzukizun eta neurriak" hartzeko garaia dela azaldu du.

Eredu bat kolokan

Garitanok azpimarratu duenez, Fagor Etxetresenen auzian, "Eusko Jaurlaritzak erabaki sendo bat hartu behar du" eta horren ostean "kooperatiben marka, Basque Country marka, familiak, ekarpenak... jokoan daude"  aipatu du. Bilera hasi aurretik  "gipuzkoar gehienok maite dugun eredu bat kolokan dago eta zintzoak izan behar dugu" gaineratu du diputatu nagusiak.

Oxel Erostarbe agenda kontuengatik ez da egon

Elgetako alkate den Oxel Erostarbe ez da bigarren bilera honetan ere egon. Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak  "etortzekoa zen baina azken unean, agenda kontuengatik ez dela etorri" azaldu du. Lehen bileran aldiz, "akats bat" egon zela onartu eta Erostarbek ez zuela gonbidapenik jaso azaldu du Azkarragaurizarrek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak