LABek erakundeei eta finantza entitateei Fagor Etxetresnak "ofizialki itxi aurretik" inplikatzeko eskatu die

Jon Berezibar 2013ko urr. 30a, 20:30

Prentsa-ohar bitartez, sindikatu abertzaleak eskatu du "Fagor Etxetresnen itxiera ofiziala baieztatu aurretik", erakunde eta finantza entitateak "benetan inplika daitezela gal daitezkeen 4.000 lanpostuak salbatzeko". Oharrarekin bihar Arrasaten egingo den manifestaziora batzeko deia ere egin dute.

Oharrean, Espainiako Gobernuari zuzentzen zaio LAB, gauza delako "banketxeei milaka milioi euro emateko, justifikatuko duen bideragarritasun planik izan gabe ere" eta ez delako gai "Fagor Etxetresnen enpresa berregituraketa proiektu ordenatu bat" finantzatzeko. Lakuako Gobernuarentzako ere badituzte berbak LABekoek eta ohartarazten dute ezin dela "krisia bera eragin zuten politikak ezartzen jarraitu". 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak