Abian dira 27. Arrasate literatur lehiaketak

Sergio Cano 2013ko urr. 31a, 09:30

Debagoienean bizi, lan egin edo ikasten duen edonork parte har dezake. Gaia librea da lehiaketa guztietan.

Euskarazko obra originalak eta inoiz saritu edota argitaratu gabekoak aurkez daitezke soilik. Parte hartzaile bakoitzak nahi beste lan aurkez dezake. Era honetan, aurkeztutako lan guztiak lelo batekin sinatuko dira. Lehiaketaren oinarrietan jartzen duenez, idazlanak tarte bikoitzez eta orrialdearen alde bakar batetik idatzita aurkeztu behar dira, ordenagailuz.

Lanak aurkezteko bi modu dituzte: posta elektronikoz edo paperean inprimaturik. Postaz egiten bada, bi dokumentu bidali beharko dira aed@aedelkartea.com helbidera. Dokumentu batean, lehiaketara aurkeztutako idazlana joango da, lelo batekin sinatuta eta egilearen izenik gabe. Bestean, berriz, honako datu hauek zehaztu beharko dira:

  • Idazlanak daraman lelo bera
  • Egilearen izen-abizenak
  • Jaiotza-data
  • Helbidea
  • Posta elektronikoa
  • Telefono zenbakia
  • Ikasturte honetan zein mailatan dabilen   

Paperean inprimaturik aurkezten bada, idazlanaren hiru kopia aurkeztu behar dira, lelo berarekin sinatuta hirurak. Horrekin batera gutun-azal itxi bat aurkeztuko da, eta barruan, aurretik aipatutako datu guztiak zehaztuko dira.

Lanak aurkezteko, aed@aedelkartea.com helbidera bidali edo Pablo Uranga 4, behea, 20500 Arrasate helbidera eraman. Entregatzeko epea 2014ko martxoaren 14an bukatuko da. Finalisten zerrenda 2014ko maiatzaren 9an kaleratuko du epaimahaiak AEDren webgunean eta hedabideen bitartez.

Behin betiko irabazleen izenak 2014ko maiatzaren 15an egingo den sari-banaketa ekitaldian jakinaraziko dituzte. Informazio gehiagorako: www.aedelkartea.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak