
Hirugarren aldiz kalera aterako dira Fagorreko langileak gaur, eguena, 18:00etan, Fagor Etxetresnetako Errektore Kontseiluak eta Kontseilu Sozialak deituta. Aurrekoan moduan, Fagor Etxetresnek San Andresen duten lantegitik aterako dira, baina oraingo honetan Arrasateko Herriko Plazarainoko ibilbidea egingo dute, herriko kaleetatik igaro eta gero. Langileak eta euren familiak aterako dira oraingo honetan ere, "enplegua defendatzearen alde".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.