Bi auto istripu izan dira Arrasatetik Oñatira bidean

Sergio Cano 2013ko urriaren 29a

Ertzaintzak adierazi duenez,  lehenengo istripua Elorregi auzora bideko errepidean (N-627) izan da. Ondorioz, zirkulazioa motel doa oraindik ere. Bigarrena istripua aldiz, Osinurdin poligonoaren parean, Arrasatetik Oñatira doan errepidean; auto bat errepidetik irten eta paretaren kontra joan da. Ez dago zauriturik, ez istripu batean ez bestean. Egunean zehar botatako euriaren ondorioz, errepideak bustita daude, eta arreta berezia eskatu dute Herrizaingo Sailetik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak