Sei kanporaketak jokatu ostean, 18 bertsolari sailkatu dira finalaurrekoetarako. Saio horiek irabazita honako bertsolariak sailkatu dira: Jon Martin (Villabonako irabazlea), Agin Laburu (Markina-Xemeingo irabazlea), Julio Soto (Hendaiako irabazlea), Beñat Gaztelumendi (Altsasuko irabazlea), Igor Elortza (Legazpiko irabazlea) eta Etxahun Lekue (Oiongo irabazlea).
Azaroaren 10ean Tolosan izango den finalaurrekoan arituko da Lekue, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzizidor Mantxi bertsolariekin.