UDAk berdindu eta Aloñak ezin izan zuen irabazi

Ane Miren Etxeberria 2013ko urr. 27a, 11:57

UDAk jokatutako partidua husna amaitu zen eta Aloñak bigarren zati ahul batean galdu zuen 0-1.

UDAko jokalariek parti ona jokatu zuten, Alberto Albistegi entrenatzailearen esanetan "bigarren zatian lehenegoan baino hobeto jolastu dugu, baina ezin izan dugu golik sartu. Lastima, partidu ona egin dugulako". Aretxabeletarrak ere, nahiz eta ezin, baina nahiz eta ez lortu punturik, entrenatzailea oso pozik azaldu zen jokalariek eginiko lanarekin. Azkenean, husna Anaitasunaren aurka. 

Aloñak ezin irabazi

Aloñako entrenatzaile Andoni Azkargortak taldeak bi aurpegi izan zituela adierazi zion Goienari: "bi aurpegi izan ditugu, bata lehenengo zatian erakutsi duguna, oso ondo ibili gara lehenengo 45 minututan, aukerak izan ditugu, baina ezin izan dugu golik sartu. Bigarren zatiko lehen minutuetan gola sartu digute eta hortik aurrera ezin izan dugu ezer egin".

Akats asko egin zituzten oñatiarrek, baina "akatsak zuzendu eta horietatik ikasteko balioko digute" zioen Andoni Azkargorta entrenatzaileak. Aloñak Hondarribin jokatu zuen eta galdu duen lehenetariko partidua izan zen zapatukoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak