Debagoieneko bertsolariak Txapelketa Nagusiko zapatuko kanporaketan

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urr. 25a, 18:00

Gaur, zapatua, Oionen egingo duten Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako azken kanporaketan, debagoieneko ordezkariak izango dira taularen gainean: Manex Agirre aramaioarra eta Aretxabaletan bizi diren Miren Amuriza eta Maddi Sarasua. Bertsolari Txapelketa Nagusian lehenengo aldia dute Agirrek eta Sarasuak eta bigarrena, berriz, Amurizak.

Arroyo I pilotalekuan, 17:30etan izango da zapatuko saioa eta aipatutako debagoieneko ordezkariez gainera, Etxahun Lekuek, Iratxe Ibarrak eta Eneritz Zabaletak ere hartuko dute parte. Sarrerak aurrez erosteko: bertsosarrerak.eu helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak