Gipuzkoak du langabezia tasa txikiena, EPAren arabera: % 13,59

Leire Kortabarria 2013ko urr. 25a, 14:02

Gipuzkoak dauka langabezia tasa txikiena Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatistika Erakundearen EPA inkestaren arabera. Hala, azken hiruhilekoan 200 langabe gehiago zenbatu dira; denetara, 41.900 langabe, % 13,59ko tasa.

EAEn, 1.100 langabe gehiago daude azken hiruhilekoa bukatu berri, eta langabezia % 0,73 hazi da. Denetara, 156.000 lagun daude lanik gabe. EAEk % 15,85eko langabezia tasa du orain. Nafarroan handitu da gutxien langabezia (100 langabe gehiago, % 0,13), baina bere tasa handiagoa da: % 18,23, denetara 55.000 langabe.

Hego Euskal Herrian eta Espainian, denetara, langabezia murriztu egin da. Hala, 72.800 langabe gutxiagorekin bukatu zen hiruhilekoa, % 25,98ko tasa. Uztail eta irail artean, 39.500 langabek topatu zuten lana, eta aktibitate-tasa % 59,59koa izan zen.

Autonomia erkidegoko datuekin jarraituz, EAEn 1.700 langabe gutxiago zenbatu ditu EPAk uztailetik irailera, aurreko hiruhilekoan baino % 1,07 gutxiago.  Bizkaiak % 17,18ko langabezia tasa dauka (700 langabe gehiago), eta Arabak, % 15,81 (400 langabe gehiago).

Zerbitzuetan, datu onenak

Sektoreka, portaera onena zerbitzu arloak izan du; 117.500 langabek lana topatu zuten azken hiruhilekoan. Datu hobeak izan dituzte ere eraikuntzak (28.600 langabe gutxiago) eta industriak (57.400). Nekazaritzak 16.100 langabe gehiago ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak