Fagor Etxetresnak hartzekodunen konkurtsoan sartu da

Goiatz Arana Begiristain 2013ko aza. 13a, 21:02

Fagor Etxetresna Elektrikoak Kooperatiba Elkarteak gaur aurkeztu du, Donostiako merkataritza arloko epaitegian, hartzekodunen borondatezko konkurtsoa, berregituratze plana abian jartzeko ahalbidetuko lukeen finantzazio-akordioa lortu ez izanaren ondorioz. Konpainiatik jakinarazitakoaren arabera, datozen egunetan aurkeztuko da  hartzekodunen borondatezko konkurtsoa taldeko beste sozietate filialentzat.

"Erabaki honekin burutzen dira, arrakastarik gabe, Mondragon Korporazioarekin, instituzio publikoekin, inbertsio-fondoekin, erakunde finantzarioekin eta sektoreko beste konpainia batzuekin izandako negoziazioak", diote hedabideetara igorritako jakinarazpenean.

Une honetatik aurrera, epaileak izendatuko duen konkurtso-administratzaileak zehaztuko du enpresak hartzekodunekin hitzarmenen bat lortzeko bideragarritasunik duen edo, aitzitik, likidazioaren bitartez konpromisoei aurre egiteko formula eta epeak zeintzuk diren.

"Bihotzez sentitzen dugu"

"Bihotzez sentitzen dugu enplegatuen, bazkideon eta hartzekodunen interesak babestuko lituzkeen jarduera produktiboarekin jarraitzeko bezainbesteko finantzaziorik eskuratu ezin izana", adierazi du kooperatibako zuzendari orokor Sergio Treviñok, "hala egin baitugu gure historiako 50 urte luzeotan, beti ere, gure enpresa-izaeraren zutabetzat hartuta geure ingurunean enplegua, aberastasuna eta garapen soziala sortzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak