Kameratoia 2013 Durangoko Azokako Irudienea gunean egingo dute

Sergio Cano 2013ko urr. 29a, 17:27

Euskaltzaleen Topaguneak Kameratoia Euskal Herriko Ikus-entzunezkoen Rallya antolatu du bederatzigarren urtez. Abenduaren 6tik 8ra izango da.

Lehiaketa lehen edizioetako formatura itzuliko da. Abenduaren 6an, parte hartzaileek aurkeztu beharreko film laburraren gaia eta bertan islatu beharko dituzten irudien zerrenda jasoko dute. Momentu horretatik, kameratoilariek 48 ordu izango dituzte hiru eta zortzi minutu bitarteko film labur baten gidoia osatu, grabazio lanak egin eta edizio lanak burutzeko, betiere antolakuntzak jarritako gai eta ezaugarriei jarraiki.

Abenduaren 8an, igandean, parte hartzaileek bideoak aurkeztu beharko dituzte, eta orduan hasiko da epaimahaiaren lana. Aurreko edizioetan bezala, epaileek hiru sari emango dituzte: 1.200, 900 eta 600 euro, hain zuzen. Irabazleen lanen emanaldia eta sari banaketa abenduaren 8an bertan izango da Durangoko Azokako Irudienea gunean.

Lehiaketaren helburua gazte euskaldunen sormena bultzatzea eta ekoizpen artistikoa gizarteratzea da. Horregatik, Kameratoian sortutako pieza guztiak Creative Commons Aitortu – Partekatu lizentziapean zabalduko dira.

Ikus-entzunezko lanak ekoizteko, taldeek euren ekipoa erabili beharko dute eta aurkeztuko dituzten film laburretan hizkuntzaren presentzia ezinbestekoa izango da, ahozkoa edo idatzizkoa, euskara hutsean. Lehiaketaren oinarri osoak www.kameratoia.com webgunean ikusgai daude.

Informazio gehiago behar izanez gero, info@kameratoia.com helbidera idatzi edo 946 215 116 telefono zenbakira dei dezakezue.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak