Protesta eguna hezkuntzan

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 24a, 17:53

Lomce legearen kontrako protesta eguna ari da izaten gaurkoa eskoletan. Ikasle-sindikatu batzuek  greba eguna deitu dute ikasleen artean eta, horretaz gainera, hainbat sindikatu eta elkartek deituta elkarretaratzeak ere egin dituzte ikastetxeetan. Debagoienean, kontzentrazioak egin dituzte, esaterako, Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolan eta Bergarako Ipintza BHIn.

UGT, EILAS eta CCOO sindikatuek eta sare publikoko EHIGE, BIHE eta SAREAN elkarteek deitu dituzte elkarretaratzeok, eta gurean ere deialdiak izan du oihartzuna: Eskoriatzako Luis Ezeiza eskolan eta Bergarako ipintza BHIn, adibidez.

Eskoriatzan, Koldotxo gurasoen elkarteak eta eskolako zuzendaritzak deituta, guraso, irakasle eta ikasleek hamabost minutuko elkarretaratzea egin dute eskolako patioan, eta Wert Hezkuntza ministroaren lege berriaren kontrako manifestua irakurri dute.

Eskola publikoaren aldeko eta Lomceren eta hezkuntza arloko murrizketen kontrako mobilizazio deialdiari erantzunez, kontzentrazioa egin dute Bergarako Ipintza BHIn ere; 11:00etatik 11:30era egin dute, ikastetxearen aurrean. Bertan ikasle, irakasle eta gurasoek parte hartu dute eta ondorengoa adierazi: "Guztion elkarlanarekin, ea gure hezkuntza babestea lortzen dugun, lege atzerakoietatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak