Gipuzkoako ahaldun nagusiari elkarrizketa egingo diogu gaur, eguena, 20:10ean, Goiena telebistako 'Magazinea'n. Fagor Etxetresnak izango dira elkarrizketaren ardatza. Gai hori esku artean hartuta, hain justu, bilera egitekoak ziren goizean Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza; eta gai horrekin lotuta, baita ere, ahaldun nagusia Debagoieneko alkate ia guztiekin batuta egon zen, astelehen goizean. Txomin Madina aurkezleak eta Leire Kortabarria ekonomian adituak gidatuko dute elkarrizketa.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.