Realarekin, Manchesterren

Leire Kortabarria 2013ko urr. 24a, 13:47

Reala animatzera eta pub ingelesetako giroaz gozatzera ehunka gipuzkoar joan dira egunotan Manchesterrera; tartean, baita hainbat debagoiendar ere. Izan ere, zale askok ez zuten hutsik egin nahi izan eta Old Trafford estadio ezagunean Manchester Uniteden aurkako partidua ikustera joan ziren.

Bitxikeriak ikusten 

Partidua eguazten gauean zenez, asko egunean bertan joan ziren Ingalaterrara, baina beste asko bezperatik zeuden hantxe.

Hori izan da, esaterako, Arrasateko Jon Sagasta eta Ander Ugalde Realzaleen kasua. Martitzena hiria ezagutzeko aprobetxatu zuten: "Katedrala eta liburutegi bitxi bat ikustera joan ginen; badaude gauza kuriosoak, bai", esan ziguten.


Jakina, Ingalaterrako pub famatuetako giroan ere sartu ziren. Eguazten goizetik, gipuzkoarrek hartuta zuten Manchesterreko puben ingurua: "Ezagun asko ikusi ditugu. Oso giro sanoa dago". Sagastaren esanetan, Loiutik "hiru bat hegazkin" joan ziren, Realzalez beteta. Beste batzuk errepidez joan ziren; Alain Sanchez, Joseba Palacios, Eneko Ruiz, Jon Ibarguen eta Gorka Ibarguen arrasatearrek 23 orduko bidaia egin zuten autobusez.

Garitano, bertan 

Realzale debagoiendar horien artean zegoen Martin Garitano ahaldun nagusia; hori bai, hark jokalariak aurrez aurre ikusi eta animatu ahal izan zituen, haien hotelean. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak