Foru fondora % 2,2 itzuli beharko dute udalek

Leire Kortabarria 2013ko urr. 23a, 18:42

Aurreikuspenak betetzen badira, Gipuzkoako udalek euren burua finantzatzeko Aldunditik jaso dutenaren % 2,2 (8,7 milioi) itzuli beharko dute. Horrela aurreratu zieten Martin Garitano ahaldun nagusiak eta beste foru arduradun batzuek 51 alkateri, joan den egubakoitzean egindako bileran.

Otsailean jakingo dute Gipuzkoako alkateek zenbat itzuli beharko dioten Foru Aldundiari, izan ere, orduan argituko dira kupoaren inguruan Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuak dituzten desadostasunak eta beste alderdi batzuk.

Aurreikuspenen arabera, datorren urteko fondoa aurtengoa baino % 5,41 handiagoa izango da, denetara 414,13 milioi eurokoa. Aurrekontua horrenbeste handitzearen arrazoiak dira Rover efektua amaitzen dela, hazkunde nominala egon dela eta Gipuzkoako zerga erreformaren neurriak, iaz onartuak, aplikatuko direla.

10 milioi udalen esku

Batzarraren beste helburu nagusia defizita malgutzearen ondorioz Foru Aldundiak dituen aparteko 18 milioi euroak nola inbertituko diren jakinaraztea zen. Ahaldun nagusiak aurretik esan zuen moduan, ekonomia eta enplegua sustatzeko plan baten inbertituko da diruaren zati handiena.

18 milioi euro horietatik, 10 milioi zuzenean udalen esku jarriko ditu Aldundiak, bi planen bitartez (inbertsio plana eta enplegu plana) eta gastu gehigarri bat ere planteatu du uholdeek egindako kalteei aurre egiteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak