Gipuzkoako Parketxeak kudeatzen dituen Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioa da ekimenaren sustatzailea eta Arantzazuko Adiskideak lagunduta antolatu du irteera.
Ibilbidea da: Arantzazuko Parketxea – Duru – Malla – Biozkornia –Artzanburuko magala –Andraitzeko pasua – Urbia (bazkaria) – Arantzazu. 14 kilometroko ibilbidea da, 600 metroko desnibela du eta 5 orduko iraupena, gutxi gora-behera.
Prezioak dira: helduak 3 euro eta 2 euro 6 eta 12 urte bitarteko umeak. Informazio gehiagorako, hauxe da Arantzazuko Parketxeko telefonoa: 943 78 28 94