Edozein kasutan, 'Kanto' "laster etxean izateko itxaropena" dutela adierazi dute, eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Epaitegiak 197/2006 doktrinaren inguruan hartutako erabakia "egindako lanaren ondorio" dela gaineratu.
"Denbora guzti honetan 'Kanto'ren askatasuna eskatuz herritarrek egin duten ahalegina" txalotu dute, "euren elkartasunik gabe, Ines Del Rio bezala ia beste ehun euskal preso politikoren kaleratzea ekarriko duen egoera honetara iristea ezinezkoa" izango litzatekeela azalduz, "finean, 197/2006 doktrinari aurre egitea".
Amaitzeko, euren "besarkadarik beroena" bidali diete Luis Mari Azkargortari eta bere senideei, eta "laster kalean" ikusiko dutelakoan, "herriko beste euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde lanean" jarraituko dutela adierazi.