Elkarretaratzeak Arrasaten eta Bergaran osasun arloko murrizketen kontra

Txomin Madina Milikua 2013ko urr. 22a, 18:06

ELA sindikatuak mobilizazio astea du honako hau, eta horren harira, gaur bi elkarretaratze egin dituzte Debagoienean. Bata Arrasaten, Debagoieneko Ospitalean eta bestea Bergarako anbulatorioan.

ELA sindikatuak sektore ezberdinetan antolatu ditu mobilizazioak aste honetan zehar, eta sindikatutik adierazi dutenez, asmoa da lan hitzarmenik gabe geratu diren langileei, antolatuz, euren baldintzak hobetzeko aukera ematea.

Hala, ospitale eta anbulatorioetako garbitasuneko langileen artean greba dago deituta; Gipuzkoa mailan baita garbitasun sektore osoko langileen artean ere eta hainbat enpresatan mobilizazioak ere egingo dituzte. Honetaz gainera, eguenerako ekitaldi konfederala eta manifestazioa egingo dute Bilbon.

Gaurko elkarretaratzeekin administrazio publikoan, eta zehatzago esateko osasungintza arloan egon diren murrizketak eta lan baldintza aldaketak salatu gura izan dituzte. Aldaketa hauek dekretuz onartu direla azpimarratu dute, eta gaineratu dute elkarretaratzeetan, langileek ez ezik, erabiltzaileek ere hartu dutela parte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak