Maite Aristegiren hitzaldiak irekiko du UNED Bergararen ikasturte berria

Goiatz Arana Begiristain 2013ko urr. 22a, 17:13

Azaroaren 8an egingo da UNED Bergararen 2013-2014 ikasturtearen hasiera ekitaldia. Bertan izango dira Martin Garitano, UNED Bergara Fundazioaren Patronatuko presidentea; Iñaki Esparza, ikastetxeko zuzendaria; eta Jaione Isazelaia, Bergarako alkatea. Irekitze hitzaldia egiten, berriz, Maite Aristegi izango da aurten; Zuzenbidean lizentziadun, baserritar eta parlamentariak 'UNED Bergara: bizi-lagun ordezkaezina' izenburupean eskainiko du hitzaldia.

Agintariek ere egingo dute nork bere mintzaldia, ikastetxeko zuzendariak 2012-2013 ikasturtearen txostena aurkeztuko du eta ikasleei diplomak banatuko dizkiete. Bukatzeko, Bergarako Musika Eskolako hari taldeak emanaldia egingo du. Modu horretan, 2013-2014 ikasturtea irekita geratuko da, ofizialki.

Azaroaren 8an, 19:00etan, Bergarako udaletxeko pleno aretoan da hitzordua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak