Martin Garitano: "Diputazioak Jaurlaritzarekin, MCCrekin eta Mankomunitatearekin batera lan ildo bat abiaraziko du"

Sergio Cano 2013ko urr. 21a, 18:25

"Fagorren sortutako egoera aztertzeko" batzarra egin dute goizean Debagoieneko ia alkate guztiek, eta Martin Garitano ahaldun nagusiak. Ordubetez izan dira Debagoieneko Mankomunitateko egoitzan. Etorkizunerako lan ildo batzuk zehaztu dituzte, udalerriz udalerri egitekoak, eta kooperatibismoak erabat indarrean segitzen duela azpimarratu du Garitanok.

 

Basauriko manifestazioa eta Fagor Etxetresnetako langile ohi baten testigantza, 'Berriak'en:

Martin Garitanori egindako elkarrizketa:

Aldundia eta Udalak elkartu zarete gaur. Elkarrekin egingo duzue bidea aurrerantzean? Eta zuekin batera beste erakunderen baten elkarlana ere landuko duzue? 

Gaur, Diputazioa Debagoieneko alkate guztiekin bildu da informazioa konpartitzeko. Daukagun informazioa, bai aldunditik eta udalerrietatik ere eta lan ildo berriak martxan jartzeko. Alde batetik, Diputazioa Jaurlaritzarekin, MCCrekin berarekin eta Debagoieneko Mankomunitatearekin batera abian jarriko dugu lan ildo bat. Beste lan ildo bat izango da Debagoieneko udalerrietan azterketa sakona egitea, jakiteko eragina daukan gaur egun Fagorrek bizi duen krisi latza.

Zein da gaurko batzarreko ondorio nagusia?

Erabaki duguna zera da, garapen agentziaren laguntzarekin udalerri bakoitzak azterketa bat egitea zer-nolako eragin zuzena eta bigarren mailako izango duen norberaren herrian,  abian jartzeko lan ildo berri bat bailara osoan. Hori garapen agentziaren laguntzarekin egingo dugu.


Joan den astean mezu positiboa helarazi zenuen kooperatibismoaren gainean. Mezu positiboak indarrean segitzen du? Edo gaurko pertzepzioa desberdina da?

Kooperatibismoa gaur egun hemen daukagun eredurik onena izan daitekeenik ez dut sekula zalantzan jarriko. Beste kontu bat da gaur egun kooperatibismoak Arrasaten bizi duen krisia eta zer gertatu den eta zergatik gertatu den. Baina kooperatibismoa ideia bezala neure onean mantentzen dut.

Atzo, Andoni Ortuzarrek, gai honen gainean esan zuen Gipuzkoako diputatu nagusia eskuak garbitzen ari dela. Ados al zaude?

Ez dut uste bidezkoa denik gaur egun bizi dugun egoera larri hau aprobetxatzea gezurrak esateko, nolabaiteko etekin politikoa ateratzeako. Hori ez da politika egiteko modua; behintzat, nik ez dut horrela ulertzen. Beste batzuek horrela ulertzen badute, euren arazoa da.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak