Arizmendiko neskak, lider sendoa

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 21a, 16:27

Arizmendiko erregionaleko nesken taldeak jokatutako partidu guztiak irabazi ditu. Joan den zapatuan Ibarrako futbol zelaian hirugarren garaipena erdietsi zuten, 3 eta 2ko emaitzarekin. Eta nola ez, lider jarraitzen dute.

Partidua hasi eta berehala aurreratu ziren zumaiarrak markagailuan (0-1). Etxekoek ez zuten halakorik espero, baina konturatu orduko atzetik ziren markagailuan. Arizmendikoak ordura arte lo zeudela zirudien. Baina 20. minutuan etorri zen erreakzioa. Maite Aranzabalek zelai erditik eginiko jaurtiketa batekin berdinketa jarri zuen markagailuan (1-). Atsedenaldira iritsi aurreko minutuan, berriz, Arizmendik gol garrantzitsua egin zuen, kontrarioa aldagelara burumakur erretiratu arazi zuena (2-1).

Hala, bigarren zatia Arizmendirendako izan zen, nahiz eta bi jokalarik min hartu zuten, taldeak ez zuen beherakadarik izan, eta hori bakarrik ez, nahiz eta kontrarioak bigarrena egin, Arizmendikoek hirugarrenez zumaiarren atea zulatzen asmatu zuten (3-2). 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak