Aurtengo martxa antolatzeko arduradunek hartutako lanak bere fruituak eman zituen. Zapatu goizean 250 parte-hartzaile batu ziren Musakolako kiroldegian Besaideko kideek aurrez irekitako bidezidor berriak ezagutzeko, "martxa guztia mendi pistetatik igaro beharrean, ziklistek bidezidorretatik ibiltzea nahiago dute", azpimarratu zuen antolatzaileetako batek. Parte-hartzaileek oso era positiboan baloratu zuten antolatzaileek ibilbide erakargarriago bat egiteko hartu zituzten lanak. Horretaz gain, hornidura puntuak ere oso kritika onak jaso zituen. Ia ez zen zuriturik egon eta antolatzaileek martxa egin aurretik iragarri zuten moduan, oso proba "dibertigarria" izan zen.
Domekan errepikatzeko aukera
Eskoriatzako proba txikiagoa zen arren, antolatzaileak oso pozik agertu ziren. "140 nagusi eta 30 ume izan ditugu", aipatu zigun Rosa Lasagabaster Eskoriatzako kultura teknikariak, honekin batera, eta neskak animatzeko asmoarekin "emakume bakarrak hartu du parte", gaineratu zuen Lasagabasterrek.
Eskoriatzako martxak bi talde izan zituen, 7 eta 11 urte bitarteko gazteek 11 kilometro egin zituzten herriko mendietatik zehar, nagusiek, aldiz, 39ko ibilbidea egin zuten. Gaztetxoek ez zuten ibilbidea bakarrik egin eta gurasoen laguntza izan zuten. Bi taldeek antolatzaileak bezain gustura amaitu mendi martxa.
Parte hartzaile guztiek gainera, inguruan ekoizten diren hainbat produktuz betetako poltsatxoa jaso zuten. Opariak ongi hasitako eguna borobiltzeko balio izan zuen.