Igor Elortza sailkatu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoetarako

Ander Larrañaga 2013ko urr. 20a, 22:12

Gaur izan da Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa Legazpin eta Igor Elortza izan da garaile, finalaurrekoetarako sailkapen zuzena lortuz.

Igor Elortza durangarra izan da garaile gaurko kanporaketan Bertsolari Txapelketa Nagusian, Legazpin. 679 punturekin lortu zuen finalaurrekoetarako txartela Ainhoa Agirrezaldegi elgetarra atzean utziz, 600,5 puntuko emaitzarekin.

Aldez aurretik saldu zituzten Legazpiko Urbeltz pilotalekurako 700 sarrerak. Antolatzaileek bereziki eskertu nahi izan dute Legazpiko udalak eta herriko Bertso Olariak bertso eskolak saioa antolatzeko emandako laguntza.

Azaroaren 10ean izango dira finalaurrekoak Tolosan eta Unai Iturriaga eta oraindik jakiteke dauden beste lau bertsolarirekin lehiatuko da durangarra. 

Hiru debagoiendar Oionen 

Oionen izango da Bertsolari Txapelketa Nagusiko seigarren eta azken kanporaketa datorren  zapatuan, hilaren 26an. Bertan, hiru debagoiendarrek hartuko dute parte: Maddi Sarasuak, Manex Agirrek eta Miren Amurizak hain zuzen ere. 17:30ean hasiko da saioa eta aipaturiko hiru debagoiendarrez gain, Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue eta Iratxe Ibarra bertsolariak ere arituko dira. Azken kanporaketarako sarrerak www.bertsosarrerak.eu atarian daude salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak