Antzuola eta Bergarak galdu egin zuten

Mireia Bikuña 2013ko urr. 20a, 17:45

Antzuolarrek Vasconiaren kontra 3-1 eta bergararrek Zarautzen, 2-1. Bi partiduetan atzeko lerroan egindako akatsak izan ziren protagonista: Vasconiak bi gol sartu zituen ordu erdian, eta Zarautzek beste bi 25 minututan.

Bergarak eta Antzuolak defentsan egindako akatsengatik galdu zutela esatea ez da zuzenena. Biek ala biek punturen bat lortzeko aukerak izan zituztelako. Baina, egia da, biei aldapa gora jarri zitzaiela partidua lehen ordu erdian.

Bergarako entrenatzaileak aldaketak egin zituen atsedenaren aurretik partiduaren planteamendua aldatzeko. Talde berpiztu egin zen eta lehia menderatzera heldu zen, baina gola berandu samar egin zuten: 85. minutuan. "Lanean jarraituko dugu. Maila hau oso parekatua da, eta sailkapenak aldaketa asko izaten ditu astetik astera", esan zigun Aitor Arrate entrenatzaileak.

"Itxura ona eman dugu"

Antzuolaren lehia ere bide beretik joan zen. Bi goleko desabantailarekin egon arren, bigarren zatian ondo jokatu zuten Juanina Garairen mutilek. 60. minutuan 2 eta 1ekoa egin zuten, eta berdintzeko zorian egon ziren, baina epailean gola baliogabe utzi zuen. 85. minutuan hirugarren sartu zuen Vasconiak. Galdu arren, pozik itzuli ziren etxera antzuolarra. "Itxura ona eman dugu", esan zigun kapinainak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak