80 lagundik gora Gesaltzan pertsonen erreskate simulazioan

Ander Larrañaga 2013ko urr. 19a, 21:10

Eteoko eraikin zaharrean hasi dute eguna Aloña Mendi Espeleologia Taldekoek. Pertsonen erreskate simulazioa egin dute –eta oraindik egiten dihardute– Gesaltzako kobazuloan eta unibertsitatearen eraikina zenaren tokia bilakatu dute kontrolgune. Dena antolatu dutenean igo dira Gesaltzara simulazioari ekiteko.

Antolaketa lanak Eteo eraikin zaharrean egin dituzte: taldeak antolatu, materiala kudeatu eta espeleologiaren dinamika zehaztu dute, hurrengo orduetako aurreikuspenak finkatzeko. Aloña Mendi Espeleologia taldeaz gain, beste askok ere kolaboratu duten espeleologian, hala nola, larrialdi zerbitzuak, Gurutze Gorriak, DIAk, Ertzaintzak, Bizkaiko eta Toledoko suhiltzaileak, Valentziako eta Asturiaseko jendea... Ondoren, espedizioko 81 pertsonak talde desberdinetan banatu eta Gesaltzarantz abiatu dira eguneko gainontzeko orduak igarotzeko. Gaueko ordu txikietan amaitzeko pentsamentua dute momentuz.

Koba barruko antolaketa

Aloña Mendi Espeleologia Taldeko kide den Santi Ugartek azaldu duenez, hiru esku-oherekin egiten dihardute simulazioa, beraz, hiru ibilbide desberdin diseinatu dira, ibilbide bana esku-ohe bakoitzarendako. Talde bakoitzak aginduak ematen dituen buru bat du eta honen azpitik beste bi buru. Hauen zeregina aginduak ematea da taldea behar bezala gidatzeko.

Ugartek adierazi duenez, simulazioaren helburua da benetako egoera gertatzen denerako prest egotea eta aldi berean, jendea halako ekintzetara gerturatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak