Ainhoa Agirreazaldegi elgetarra bihar Txapelketa Nagusiko Legazpiko agertokian

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2013ko urr. 18a, 14:48

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa egingo dute bihar, zapatua, Legazpin. Ainhoa Agirreazaldegirekin batera, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Manzisidor, Jokin Uranga eta Oihana Bartra izango dira taularen gainean. Sarrera guztiak aurrez saldu dituztenez, ez dute leihatila zabalduko bihar.

Txapelketaren hasieran Elgetarrak Goienari adierazi zion teknikoki baino mamitik egingo duela ekarpena.

Oionen, debagoiendarrak

Urriaren 26an, izango da Oionen, azkeneko kanporaketa. Han izango dira, Manex Agirre, Maddi Sarasua eta Miren Amuriza. Sarrerak aurrez erosteko:  bertsosarrerak.eu helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak