Aurten ere, Amaia Txintxurretak egingo ditu aurkezpen lanak baina oraingoan disko jartzaile lanekin bateratuko ditu; izan ere, itxura berria erakutsiko du Kantariren agertokiak. Diskoteka bat bilakatuko dute; hori horrela, agertokian zintzilikatutako kristalezko bolak eta Lanbide Heziketako ikasleek egindako saioaren logoa ikusiko ditugu.
Hurrengo grabazioak
Biharko saioen ostean, Bergarak hartuko du lekukoa; azaroaren 9an. Ondoren etorriko dira, Oñati abenduaren 14an eta Arrasate, urtarrilaren 18an.