Gaur hasi da 35/02 auziko epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean. Herri Batasuna, Euskal Herritarrok eta Batasuneko ordezkari izandako 36 lagun epaituko dituzte aipatutako auzian –Bixente Enekotegi eskoriatzarra tartean–, eta haien inguruko erabakiari lotuta daude alderdion ondasunak ere (Herriko taberna, elkarte, lokal...).
Arrasaten, Irati taberna, Arrano elkartea eta beste hiru lokal; Bergaran, Arrano taberna, Artatse elkartea eta beste lokal bat; Arrano taberna eta elkartea eta hirugarren lokal bat, Oñatin: horiek dira 35/02 sumarioaren epaiketaren emaitzaren arabera era bateko edo besteko etorkizuna izango duten ondasunak –Debagoienean; Euskal Herri osoan 110 elkarteren ondasunak dira denera.