Txapelketa ez dute Eskoriatzara mugatu nahi, eta inguruko herrietako taldeek zabal-zabalik izango dituzte ateak. Hala, izena eman daiteke Eskoriatzako Zarauztarra tabernan, edota Goiko lokalean (Fontaneria Sanchez, Tesa parean). Talde bakoitzak 100 euro ordaindu beharko ditu, eta jokalariek gutxienez 15 urte izan beharko dituzte. Informazio gehiago 646 942 866 edota 672 259 221 telefono zenbakietan.
Eskoriatzan azken boladan areto futbola indartzeko lanean dabiltza. Kirol federatutik haratago –Eskoriatzak du areto futbolean ibarrean maila gorenean lehian dabilen taldea– koadrilen artean ere kirol jarduera hori sustatu nahi dute, eta hau da ekimenetako bat.