Xabi Abasolo eta Gorka Guridi podiumaren lehen koskan Cros Countryan

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 17a, 13:09

Espainiako Cros Country Txapelketa irabazteko borrokan jarraitzen du Xabi Abasolo arrasatearrak, eta joan den astean Gaztela Leongo lasterketa irabazi ostean beste aurrerapauso bat egin du. Ez zen garaipen erraza izan, pilotuek nahiko egoera eskasean zegoen zirkuitua aurkitu zutelako, harriekin beteta. 

Denboraldi amaiera estua du Bedoñakoak, atseden hartzeko asti barik Galiziara joango delako asteburuan, txapelketako azken hirugarren proban parte hartzera. Domekan izango dute lasterketa. Hala, geratzen zaizkion hiru lasterketa horietan lehenengo postura salto egiteko asmoaz lehiatuko da Abasolo. 

Gorka Guridi, juniorretan 

Bedoñakoa ez da, baina, gurean Cros Countryan ondo lehiatzen dabilen ordezkari bakarra. Izan ere, Gorka Guridi oñatiarrak Euskadiko Txapelketa irabazi berri du junior mailan –eta enduroan bigarren izan da. Euskadiko Txapelketak zazpi hilabete iraun du, martxoan hasi zituztelako lasterketak, eta urrian amaitu, eta denbora tarte horretan 21 urteko oñatiarra izan da onena. 

Guridiren hirugarren denboraldia izan da motor gaineko disziplina hauetan, eta Narrarte Off Road izeneko taldea ordezkatuz korritu du. Txapelketa irabazteko lehia estua izan du sailkapen nagusian atzetik zetorren pilotuarekin, baina azkenean, lau puntuko aldearekin nagusitu da oñatiarra. Podiuma osatu dute Gorka Guridik 93 punturekin, Luis Reyk 79 punturekin, eta Andoni Erauskinek 65 punturekin. Aipatu, hainbat oñatiarrek osatutako taldea dela Narrarte Off Road. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak