Mendi bizikleta martxak Arrasaten eta Eskoriatzan asteburuan

Xabier Urtzelai 2013ko urr. 17a, 12:13

Joan dena astean Iban Altuberen omenezko froga egin ostean txirrindulariek astebete izan dute bizikleta puntuan jartzeko. Eta, nagi ibili denak jai du oraingoan. Zapatuan egingo dute Arrasaten Besaide Mendi Elkarteak antolatutako martxa, eta domekan, Eskoriatzakoek hartuko dute erreleboa.

Besaide elkarteak biharko antolatu duen martxak ibilbide ikusgarria izango du (Hemen kartela, eta ibilbidea googlemaps-en). Martxa Musakolako kiroldegian hasiko dute (09:00). Kurtzetxiki igo ostean, Izurietatik pasa eta Ikutixoko jaitsierara iritsiko dira. Jatekoen eta edatekoen ostean Udalara igoko dira; han, sorpresa berriren bat izango dute, eta Enduro Bonus zati klasikoa eta gero, ziklistek Udalatik Arrasateraino jaisten den bidezidor berria estreinatuko dute –izango da aukera errazagoa. Ibilbide luzeak 35km eta 1400 metroko aldea dauka eta motzak 27km eta 1000 metrokoa. Aurtengo ibilbide ia guztia bidezidorretatik igaroko denez, antolatzaileek "oso martxa dibertigarria" izango dela aurreratu dute.

Domekan Eskoriatzan

Zapatuan bizikleta apur bat txukundu ostean, domekan lan gehiago eurendako. Eskoriatzako plazatik irtengo da 24. Mendi Bizikleta Ibilaldia, 09:00etan (hemen kartela). Ibilbide luzeak 39 kilometro izango ditu, eta ibilbide motza aukeratzen dutenek lasaiago ibili ahal izango dute, 10:30ean hasiko delako bigarren martxa hori (11 kilometro izango ditu, gaztetxoendako aproposa).Antolatzaileek argi utzi dute "ibilaldia dela, ez lehiaketa", eta "segurtasun arauak une oro errespetatzea" eskatzen dute.

Bi frogetako izen ematea egunean bertan egin beharko da, proba hasi baino lehenago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak