Hori egin eta gero, erabakia gizarteratzeko asmoa dute, prentsa ohar bidez.
Aste erabakigarria izango zela iragarri zuten Etxetresnetako arduradunek, eta hala izaten ari da. Astelehen arratsaldean batzartu ziren Mondragon Inversioneseko kideak eta, orduan erabakirik hartu ez bazen ere, denek "lanean jarraitzen" zutela ziurtatu zuen korporazioak. Azkenean, negoziazioek fruitua eman dute.