Pentsioen eta sektore publikoko murrizketen harira mobilizazioak deitu dituzte sindikatuek

Leire Kortabarria 2013ko urr. 16a, 02:00

Datorren zapatuan eta hurrengo astean, sindikatuek deitutako hainbat  mobilizazio izango dira. Zapaturako, pentsioen erreformaren aurkako mobilizazioak deitu ditu Gune plataformak; eta hilaren 21etik 25era bitartean, ELAk mobilizazio astea egingo du osasun arloko murrizketak salatzeko.

Zapaturako, hilak 19, manifestazioak deitu dituzte Gasteiz, Bilbo, Iruñea eta Donostian ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU, CNT eta CGT sindikatuek eta hainbat gizarte eragilek. "PPren Gobernuaren pentsio erreforma salatu eta haren kontra borrokatuko" dutela esan dute deitzaileek. direla iragartzeko.

GUNE plataforma osatzen duten sindikatu eta eragileek deitutako mobilizazioak bost arrazoi nagusiren bueltan egingo dira. Deitzaileen hitzetan, hauek dira:

- Pentsioak eskubide -eta ez negozioa- direla aldarrikatzeko.
- Pertsona guztientzako pentsio duinak eskatzeko.
- Pentsio berrien zenbatekoa eta eroste ahalmena gutxitzen dituzten murrizketei uko egiteko.
- Pentsioen gaineko legeria Euskal Herrian erabakitzeko eskatzeko.
- Hego Euskal Herriko erakundeei pentsio publiko duinak berma ditzaten eskatzeko, eta Madrilen onetsitako erreformen ondorioak konpentsatzeko osagarria ezar dezaten eskatzeko.

"Gazte, pentsiodun, langabetu, langile, ordaindu gabeko etxeko zaintzaileei, egoera prekarioan bizi diren emakume eta gizon guztiei" egin diete dei zapatuko agerraldietan parte hartzeko.

Osasuneko eta sektore publiko osoko murrizketak

Bestalde, eta bailaratik irten gabe, urriaren 21etik 25era bitartean, mobilizazio astea deitu du ELAk. Bi ekitaldi egingo dituzte: urriaren 22an, martitzena, Arrasaten, Debagoieneko Ospitalean (12:00) eta Bergarako anbulatorioan (13:00) kontzentrazioak deitu dituzte. ELAren esanetan, "helburua da osasungintzan, zein sektore publikoko gainerako zerbitzuetan, jasaten gabiltzan murrizketen aurkako protestaldia egitea".

ELAk dei egiten die "herritar guztiei" parte har dezaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak